BITAKORA: BAZTERREKO ARGAZKIAK

Pasa diren asteotan sare sozialen bitartez hainbat argazki plazaratu ditugu; proiektuko zortzi obretatik kanpo geldituko diren baina prozesuko parte direnak. Bazterreko argazkiak dira. Hauek bezala, atera(ko) ditugun beste argazki asko, eta idatzitako testu asko, eta sortutako abesti bat baino gehiago, ez dira zortzi obretako parte izatera iritsiko, baina aldizka erakutsiko dizkizuegu, eta eragin dizkiguten gogoetak konpartituko ditugu zuekin.

Pasa diren egunotako argazkiek irakurketa anitz izan ditzakete, bata bestearen segidan ipiniz gero istorio ugari osa ditzakete ikusten dituen pertsona bakoitzaren buruan. Koloreak, argia, formak, kokalekua… asko izan daitezke beraien arteko harremanak definitzen dituzten elementuak. Eta askoz ere gehiago elementu horietako edozein aukeratuta sor daitezkeen narrazioak.Ondoren datorrena narrazio horietako bat besterik ez da, hirigintzaren haritik tiraka sortu duguna, halaxe dio:


Bilboko profil ahaztuaprofil ahaztuakk

Hiriko zenbait lekuk iraganera garamatzate ezinbestean: Zorrotzan, iragan ez hain urruneko industria-eraikin gaur egun abandonatu batek, bizkarra ematen dio joandako denbora pisua jasotzen duen garabiari. Bien bitartean, ezkutatzen ari den eguzkiak Nerbioiko itsasadarrari “bihar arte” esaten dio.


 infiniturantz eraikitzeninfinuturuntz eraikitzen

Zentrorantzago ordea, eguzkiak ez du ibaiarekin hitz egiten, eta garabiek ez dute iragandako denborarik eusten. Haatik, oraina infiniturantz goratzen saiatzen dira, porlanezko dorreak eraikiz gaur, herenegun suhiltzaileak borrokarako prestatzen ziren zoruaren gainean. Hiriaren anatomia aldatuz doa etengabean, su txikian, azpitik eta gainetik.


 …infinitu mugatinfinitu mugatuaua

Azken urteotan Bilboko skyline apala zenbat hazi den ondotxo daki gailurretako lepoluzeenak, izen elektrikoa duen beirazko azaleko dorreak. Botxoko zerua bortxatu zuen dama aberatsa da bera, eta goitik behera begiratzen die zentroko beste eraikin guztiei, irribarre ironikoa ezpainetan. Harropuzkeria eta handinahia infinituak ditu, baina era berean barregarria ere bada; koitaduak ez daki infinitua mugatua denik, ezta bere oinetara dagoen semaforoa bere kontrako iraultza isil eta gorria prestatzen ari denik ere. Semaforoa gorriz beti, egun eta gauez.


ilargian eraikiilargian eraikitzentzen

Gaua erori ostean, Zazpi Kaleetan, ilargiaren izpiek arriskuaz ohartarazten gaituzte, profezia baten irudia argituz biltegi zahar baten jaitsitako pertsiana gainean: batzuen diru-gosea hainbestekoa da ze, bertara iristen direnean, ilargian ere eraikiko duten.

a

a

a


 Zeru bete ertzzeru bete ertz

Etorkizunak baino ezingo digu erakutsi  profeziak gertaera bihurtuko diren; bitartean eta gurean, ertzak ertz, beti gailenduko zaio zerua eraikinei. Eta hala bedi.

Advertisements

One thought on “BITAKORA: BAZTERREKO ARGAZKIAK

  1. Pingback-a: BITAKORA: GARABIEKIN, HIRIA HAZTEN? (I) | HIRI ASKO BERE BAITAN

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s