BITAKORA: NOR DA EMAKUME ITSUSIA?

*Bilbon bada monumentu gisako garabia-luma erraldoi bat, antzina Euskalduna ontzioletan altzairua altxatzen zuena. Garabiari Karola izena ipini zioten egunero ondotik pasatzen zen emakume ederraren omenez. Gerturatzen ari zela ikustean, kabinan zegoenari abisua pasatzen zioten beheko beharginek, eta hark momentuan egiten ari zena eten eta metalezko erraldoia birarazten zuen, makinaren mugimenduarekin emakumearenari jarraituz.

**Bilbon behin izan zen Karola izeneko emakume eder bat, ahaztu nahi zuen haurtzaro batetik ihesi, gaztetan bere benetako izena aldatu zuena. Ez zuen atsegin ispiluetan bere burua ikustea, ezta gizonezkoei begietara begiratzea ere, eta begirada galduarekin so egiten zien haiek itzultzen zioten bere gorputzaren islari. Lanera bidean egunero pasatzen zen oinez Euskalduna Ontziolako garabia erraldoiaren ondotik, langileen begiradek eta garabiaren mugimenduak  berari jarraitzen ziotela  ohartu gabe.

***Bazen behin Olabeagan Marisa izeneko neska txiki eta lotsati bat, eskolako jolastorduan mutil gaiztoek aho batez, barrez eta burlaka, Marisa-za-za-za-zatarra deiadar egiten ziotena.  Denboraren poderioz, mutil haien ondotik pasa ahala zerbait esaten ziotenean ezentzunarena egin eta ez biratzen ikasi zuen, eta haiek ez ikusteko begiak gogor isten, eta mutil taldeak zeuden lekuetatik azkar igarotzen, eta bere izena gorrotatzen.

Kateatutako istorio honetatik jaio zen “emakume itsusia”. Karolari begiratzean, emakume ederra ikusi zuen Aitorrek; emakumeari begiratzean, ispiluaren aurrean biluzik eta ilunetan imajinatu zuen Unaik; ispiluari begiratzean, mutilak burlaka entzun zituen Asierrek. Bigarren obrarekin edertasunari buruzko gogoeta eragiten saiatu ginen (Non hasten da edertasuna? Zenbateraino da erreala ispiluak bueltatzen digun irudia? Zenbateraino zuzena bakiotzak daukagun norbere buruaren pertzepzioa?), ispiluekin eta perspektibekin jolas egiten, plano ezberdinak gainjarri eta errealitate poliedrikoaren bertsio intimo bat erakutsi nahi izan genuen, eta bide batez, Bilboko enblemetako bat den Karolari gure omenalditxoa egin nahi izan genion. Hauxe da, laburbilduta, proiektuko bigarren obraren atzean dagoena. Egia bada, sakelan sar, eta gezurra bada, kontuan ez har!

BONUS TRACK: Bigarren obra honetan irudiek garrantzia berezia dute; Aitorrek egindako eta plazaratu genuen argazkiaz gain, Asierrek ondorengo bideoa muntatu zuen, orain arte gorderik izan duguna, eta hemen primizian aurkeztera gatozena.

 

Gure asmoa bideoa argazkiarekin batera modu berezian txertatzea da, bukaerako obra testu-argazki-musika-bideoa izan dadin. Horretan gabiltza, azalduko dizegu aurrerago nola doan saiakera, eta prest dagoenean, noski, zuekin konpartituko dugu emaitza!

Advertisements

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s