BITAKORA: TXIKIA… ZER? NOR? (II)

Argazkia izan zen hirugarren obran zehaztu genuen azken elementua, barrutiarekin lotura markatzen duena. Hautua ez zen erraza izan, ezta berehalakoa ere. Aste haietan izan genuen Begoñako Igogailuaren itxiera hurbilaren berri, eta notizia hura tartean egokitu zitzaigunez, Aitorren hasierako asmoa Igogailua erretratatzea izan zen, modu horretan obrarekin hari omenaldia egiteko. Bere garaian igogailua handia izan zen; funtzional eta erabilgarria. 1949an inauguratu zenetik eta 2014ko uztailak 8an itxi zen arte (sarrera hau publikatu aurretik berriz zabalduko dutela jakin dugu, aurrerantzean zer gertatuko den ezin jakin) Begoñako milaka auzotarrei egunerokoan bizitza erraztu die, periferia zentrorantz hurbildu eta nolabait hiritartasuna demokratizatuz. Xumea, baina balio handikoa, bere txikitasunean handia izan da, eta bere kokalekuari esker sarrerako pasabidetik hiriaren sekulako ikuspegia eskaintzen du, Iberdrola dorrea gailentzen delarik paisaia urbanoaren erdi erdian erraldoi.

Tamaina ezberdintasunetik haratago, Begoñako igogailuarekin kontrastean, Iberdrola dorrea botere ekonomikoaren eta esklusibotasunaren sinboloa da, zentroa zentroago bihurtzen duena. Bere barneko igogailuak zorutik gertuago egon zitezkeen bulegoetara ehunka langile eramaten ditu astelehenetik ostiralera, zorutik urrundu eta goratuz langileak, eta pertsonen arteko distantziak areagotuz.

Bi eraikinon arteko antagonismoan topatu zuen Aitorrek testuaren zentzua, eta guzti hori gogoan hasi zen irudiaren bila. Saiakera ugari egin zituen igogailua eta Iberdrola dorrearen arteko kontraste fisikoa erakutsi nahirik: igogailuko sarreratik bertatik, Begoña auzoko hainbat lekutatik, Etxebarria parketik, guztira hamaikatxo saiakera.

‘Txikia’ obrako bazterreko argazkietako bat: Begoñako igogailua eta Iberdrola dorrearen arteko kontrastea Etxeberria parketik

‘Txikia’ obrako bazterreko argazkietako bat: Begoñako igogailua eta Iberdrola dorrearen arteko kontrastea Etxeberria parketik

Baina kontrastea ez zen garbi gelditzen  zuhaitzen tamainak eta inguru hostotsuak leiho txikitxo bat besterik uzten etzutelako, argazkirako perspektiba ezberdinak lortzea zaildu eta mugatuz.  Bukaerarako, etsita, beste protagonista batean finkatu zuen kameraren objektiboa Aitorrek: Bailengo etxe orratzean.

Duela gutxi amaitu dute bere fatxada zaharberritzen, eta gaur egun nahiko apala dela esango genuke, inguruko eraikinen artean eroso txertatuta, atentzio handirik deitu gabe. Kanpotik datorrenak edota aurretik sekula begiz jo ez eta lehen aldiz adi begiratzen dionak 50. hamarkadako filmak gogorarazten dituen estilo txukunekoa dela ohartuko da, berezia dela. 40. hamarkadan eraikia, Bilboko lehen etxe orratz edo zeru-harraskaria izan zen Bailengoa. Hirian edonork ezagutzen duen eraikina izanagatik (Arriaga zubiaren albo batean dagoen hori da, FEVEko tren geltoki ondoan eta Nerbioi gainean bermatuta), bere historiaren berri ez dakienak nekez asmatuko luke bere garaian zeru-harraskaria izan zenik, eta Bilboko eraikin garaiena. Ez da kasualitatea Aitorren Bilboko eraikin kuttunena izatea, aspalditik gainera.

Kasualitatez bai baina, proiekturako hainbat diseinu lan egingo dizkigun estudioak bertako lehenengo pisuan dauka bulegoa eta ekaina erdialdean bulegoan izan ginen ostiral arratsaldez bilduta. Bilera ostean, jakin-minez gainezka, azken solairuraino igo ginen oinez eta, bidean zehar, 13 solairuetako eskaileratan gora eta pasilloetan barrena kuxkuxeatzeko aukera izan genuen.

Bailengo etxe orratzean, 13. solairuko eskaileren tartetik beherako bista

Bailengo etxe orratzean, 13. solairuko eskaileren tartetik beherako bista

Ibilbide haren ostean Aitorrek ez zuen inongo dudarik izan: eraikin hura izango zen proiektuko hirugarren obraren protagonista. Egun hartan barrutik erretratatu zuen, aste batzuk beranduago kanpotik, eta horrela erakutsi genuen sare sozialetan obra plazaratu baino egun batzuk lehenago:

Etxeorratza buruz behera
Haatik, ibaian islatuta ageri den eraikin misteriotsu, bakarti eta goibela erakusteko modu oso bestelakoa izango zuen “Txikia”  obrak.

3- Txikia

Solokoetxeko igogailutik ateratako argazkian, zazpi kaleetako hainbat eraikinen teilatuak ikusten dira, eta Abandotik haratago Bilboko zabalgune osoa, eraikin eta teilatu nahaspilan lau eraikin gailentzen direlarik: Bailengo zeru-harraskaria, Abando tren geltoki ondoko etxebizitza blokea, BBVAren Dorrea eta Iberdrola dorrea. Lau eraikin altuetan txikiena Bailengo etxe orratza da, garai batean garaiena izan arren, gaur egun ahaztua eta txikitua.

Hartutako perspektibak irudi-joko eta metafora bitxia oparitzen dizkigu: azken urteotan Bilboko urbanismoaren arkitektura estrategia internazionalizatzea eta izen handiko arkitekto atzerritarren firmak biltzea izan bada ere, Bailengo zeru-harraskaria Bilboko historia eta herritarrentzako oso garrantzitsua izango da beti; modernizazioak txiki bihurtu ahalko ditu hau eta Begoñako igogailua bezalako eraikinak tamainan, baina ez esanguran. Erraldoiak direlako. Beraien txikian erraldoi.

Obraren izenburu eta testuaren luzerarekin kontrastean, handi eta luzea 
atera zaigu bere sorkuntza prozesua azaltzen duen bitakorako sarrera.
Irakurketarekin inor ez aspertzeko, bitan zatitu dugu. Honaino iritsi 
bazara, sarreraren bigarren zatia irakurri berri duzu. Testu eta musikaren 
gorabeherak azaltzen dituen sarreraren lehen zatia irakurtzeko klikatu hemen
Advertisements

One thought on “BITAKORA: TXIKIA… ZER? NOR? (II)

  1. Pingback-a: BITAKORA: TXIKIA… ZER? NOR? (I) | HIRI ASKO BERE BAITAN

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s