BITAKORA: GARABIEKIN, HIRIA HAZTEN? (I)

Orain arte jarraitutako ordena apur bat irauliz, bosgarren obraren inguruko sorkuntza prozesuaren zatitxo bat plazaratzera gatoz sarrera honetan, obra bera plazaratu aurretik. “Garabiak” izenburuko datorren obraren zertzelada txiki batzuk dira; puzzlearen pare bat piezatxo besterik ez, teaser gisa, zuen jakingura pizteko helburuarekin. Aurki etorriko dira obra eta, egun batzuk beranduago, hari dagokion sorkuntzaren zer-nola guztiak azaltzen dituen bitakorako sarrera honen jarraipena.

Bosgarren obraren abiapuntua, beste behin ere, Aitorrek wasap batean (desordutan) bidalitako argazkia izan zen:

garabi_beltzak

“Bilboko garabiak” hitzekin bidali zigun argazkia Aitorrek beste bioi

Unaik Alemaniako Kolonia hirian asteburu pasa zegoela jaso zuen, kaletik oinez zihoala. Mugikorrean mezua ikusteko gelditu eta ezkerretara begiratzean ondoan zuen horman mural hau zegoela ohartu zen:

garabiak pareteko muralean

Erretratua egin eta Aitorren mezuari erantzun zion Unaik argazkia eta ondorengo hitzak bidaliz: “Ona! Eta nagoen hiri hau ere beteta dago! Edonon daude! :-o! Kasualitatea ote?”

Gogoan geneukan gainera bazterreko argazkiak postean duela aste batzuk azaletik jorratu genuela gaia:

infinuturuntz eraikitzen

Gai unibertsala. Hirien hazkundeari buruzko gogoeta; eraikinak zerurantz luzatzeko temaren inguruko hausnarketa. Zertarako garabiak? Zergatik? Zer egiten dute gure hirian? Zer dira? Galdera hauei erantzuna topatzen saiatuko ginen obrarekin.

 

 

Advertisements

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s