Nortzuk gara

Aitor Gómez Arribillaga

1983an Andoainen jaioa, 2001. urtean Bilbora etorri zen Telekomunikazioetako Ingeniaritza Teknikoko ikasketak burutzera. Ingeniaria izan arren, bere ezaguerei kutsu soziala eman nahirik garapenerako lankidetzaren munduan murgildu zen eta, bertan dabil lanean gaur egun ere. 2005ean Hegoaldeko herrialde batera egin zuen lehen bidaian, txikitatik barnean gordeta zeraman argazkilaritza sena esnatu zitzaion eta, Guatemalatik bueltan, argazkilaritza modulua ikasi zuen Gasteizen. Orduz geroztik, inguruak ikusteko perspektiba aldatu zaio eta bazterrei argazkiak egiten dizkienean, kamerarekin haien argia atzemateaz gain, arima ere harrapatzen saiatzen da. Proiektu honen bidez Bilbo hiriari beste begirada batekin so egin eta sakonago ezagutzea du helburu, eta hiriko bazterrek gordetzen dituzten argi ezkutuak erakusten saiatuko da.

 

Asier Olabarrieta Herran

1980an Bilbon jaio eta bertan bizi izan da beti, duela 3 urte lanagatik Gipuzkoara bizitzera joan zen arte, bilbotar diasporako partaide bilakatuz. Musika Hezkuntzako Maisu ikasketak burutu zituen lehenengo, haien ostean Soinu Teknikari ikasketak, eta ondoren lan batetik bestera saltoka ibili zen garai batez esperientzia desberdinetatik ikasten (eta sarritan desikasten ere), duela urte batzuk Euskal Herriko Unibertsitatean ikus-entzunezko teknikari gisa lanean hasi zen arte. Proiektu honetan jorratuko duen alderdia musika izango da, eta ez zaio zaila gertatuko, musika betidanik bere pasioa izan baita eta musikarekin erlazionatutako edozerk zoratzen duelako. Orain arte beti musika talde formatu tradizionaletan (taldekide guztiak musikariak diren taldeetan) ibili da, besteak beste pop, rock eta hardcore estiloak landuz, eta proiektu honen planteamendua guztiz berritzaile eta motibagarria da berarentzat. Argazki bat ikusi edo testu bat irakurri eta hortik abiatuta musika pieza bat sortzea erronka polita iruditzen zaio; sorkuntza askea lantzeko aukera paregabea. Musika esperimentala sortzen gozatu nahi du proiektuan.

 

Unai Villena Camarero

1980an Elgoibarren jaioa, Industria Ingeniaritza ikasketak burutu zituen Bilbon, eta 2005az geroztik bertan bizi da. Energia berriztagarrien alorrean urte batzuk lanean jardun ostean, enpresa mundua utzi eta unibertsitatera bueltatu zen berriz ere, Globalizazioa eta garapenaren inguruko masterra ikasi eta ikertzaile gisa lan egitera, EHUko HEGOA – Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuan. Gaur egun doktorego tesia burutzen ari da bertan. Oso gaztetatik datorkio idazteko zaletasuna Unairi; hemezortzi urte bete aurretik hainbat ipuin lehiaketatan sariak jasotakoa da (Urruzuno eta R. M. Azkue-BBK, besteak beste) eta Elgoibarko Urruzuno literatur taldeko kide eta Barren astekariko kolaboratzaile izan da. Oraindik ez dio uko egin idazle izateko ametsari, eta beti aldean daraman koadernotxoan idazten ditu eguneroko bizipenek eragiten dizkioten gogoetak eta asmatzen dituen ipuin laburrak. Proiektu honetara bideratu nahi ditu haietako batzuk, eta berriak sortu; sortzeak eragiten dion zirrara sentitu, eta zirrara hori jendeari sentiaraziz.

 

hiriasko egileak

Aitor, Unai eta Asier

 

 

Advertisements

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s