Proiektua

Zer den eta nondik datorren «Hiri asko bere baitan» 

Proiektua osatzen duten elementuak deskribatzeko zenbaki bat aukeratu beharko bagenu, dudarik gabe hirua aukeratuko genuke; proiektuak hiru ardatz dituelako (Sorkuntza, Bilbo eta Euskara), proiektuko sorkuntza lanek hiru diziplina uztartzen dituztelako (literatura, musika eta argazkigintza), eta hiru garelako proiektua bultzatu eta elkarrekin gauzatu dugun pertsonak (Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena).

Hiruok amankomunean daukagu diziplina ezberdinetan sortzaile garela, eta euskara eta Bilbo maite ditugula. Bat-etortze horretatik eta gure adiskidetasunetik jaio da «Hiri asko bere baitan» proiektua. Bilboko zortzi barrutiak abiapuntutzat hartuta, hiriaren ikuspegi berri bat eman gura dugu, gure irudimenarekin sortutako unibertso bisual, literario eta soinuduna baliatuz.

Horrela, Bilboko zortzi barrutietako bakoitzean argazki bana egin du Aitorrek, barruti bakoitzarekin lotutako euskarazko testua idatzi du Unaik eta barruti bakoitzari musika ipini dio Asierrek; hiruon artean zortzi argazki-testu-musika-lan edo obra sortu ditugu 2014ko apiriletik azarora arte. Obra hauek hainbat formatutan eman ditugu ezagutzara: birtualki (blog honen bidez eta liburuxka digital batean) eta fisikoki (ikus-entzunezko emanaldi, argazki erakusketa, eta diska-liburuxka batean).

Sorkuntza prozesua

Proiektu honekin zortzi hilabete (2014ko apiriletik azarora arte) iraun dituen sorkuntza prozesua burutu dugu: indibidualki sortu, bakoitzak sortutakoa besteek sortutakoari batu, hiruon lana nahastu eta elkar aberastuz. Prozesuak bere barnean hartu ditu ondorengoak:

  • 8 argazki-testu-musika-lanak sortzea (eta blog honetan hilero haietako bat plazaratzea)
  • Estudioan testuak eta musika uztartuz grabaketa egitea
  • Liburuxka digitala eta diska-liburuxka sortzea
  • Argazki erakusketa sortzea
  • Ikus-entzunezko emanaldia

Diziplina ezberdinak eta euskarri tradizional eta berritzaileak nahastu eta Bilbori ondare txiki bat utzi nahian eman genion hasiera proiektuari 2014ko apirilean. Azaroaren bukaeran obra guztiak biltzen dituen erakusketa libre gelditu da, Bilboko udal-barrutietan zehar mugitzeko, eta interneten bloga eta liburuxka digitala daude zintzilik, erakusketaren osagarri, egindako lana Bilbon barrena eta kanpora heda dadin.

Jasotzaileen parte-hartzea

Sorkuntza prozesuan ez genuen bakarrik egon nahi; goian aipatutako guztiaren zati handi bat proiektuaren jasotzaileekin (zuekin) partekatu dugu sare sozialen bitartez, eta parte hartzera animatu zaituztegu bertatik. Bilbo, argazkigintza, literatura eta musikarekin zerikusia duten sarrerak egin ditugu proiektuaren profiletan (Facebooken eta Twitterren), eta iritzia eskatu dizuegu, zuen ezagutzak gurekin partekatzera animatu zaituztegu, eta gonbitea luzatu dizuegu prozesuaren fase ezberdinetan, hainbat modutan, partaide izateko. Sorkuntza prozesu bizia eman da proiektuan zehar, eta espero genuen bezala, prozesuak aurrera egin ahala, pertsona eta talde ezberdinekin harremanak sortu eta sendotzen joan gara.

«Hiri asko bere baitan», Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren Gazteria zerbitzuak antolatutako “Ideiak Martxan” lehiaketaren 2014ko deialdiko saridunetako bat izan da.

Babeslea:

logo_ayto_ideiak

 

 

Advertisements

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s